jueves, 29 de marzo de 2007

Herne Neska Taldea sortu zen



Duela pare baturte inguru, neska talde batek askotan aukerarik izan ez genuen gaien inguruan mintzatzeko aukeraren aurrean topo egin genuen. Hasiera batean, edozein emakumek egoera anitzen aurrean sentitzen genituen sentsazio eta inpresioak ziren hizketaldien gai nagusi, eta ohartu ginen sentsazio eta sentimendu horiek ez zirela kasualitatea, behin eta berriz errepikatzen baitziren. Honela, gai guzti horiek eta errealitate ixildu hori plazaratzeko eta lantzeko beharra ikusi genuen. Honela hasi zen HERNE Neska Taldearen ibilbidea, non “Gure burua askatuz, feminismoan murgilduz” kanpainiarekin hasiera eman genion.



Honen ondoren, geure esperientzia eta gai guzti horien gainean eduki eta oinarri bat sortzearren, ez ginen neska talde soil bat, feminista konzientzia hartu genuen, geure ustetan horrek biltzen baitzuen geure galdera eta ezinegonen erantzun eta arrazoia.



Honela, urte hauetan zehar, tailer, hitzaldi, bideoforum, manifestaldi, performance... eta abar luze batzuen bidez lanean aritu gara, feminismoa ezagutuz, errealitatea ikusten saiatuz, gai anitz asko landuz, eta esperientzia pertsonal eta talde esperientziaz gain, askozaz ere garrantzitsuagoa den zerbait lortu dugulakoan gaude: geure ahotsak plazaratzea, Hernanin emakume gazteen kezkak adieraztea, gai asko herri mailan ikustaraztea (emakumeen aurkako gaueko erasoak, tratu txarrak, diskriminazioa...) eta neska talde aktibo bat sortzea.


Eta ez gara geldituko!!


GORA EMAKUMEON BORROKA!!



Guzti honek, aurrera jarraitzeko irrika piztu digu, nahiz eta beti ez dugun babesik jaso, Herne neska taldeak bizirik dirau eta dirauko du, feminismoa eta emakumeon eskubideak defendatuz, berdintasunaren bidean, eta Hernani herriaren kontzientzia eta izakera aurrerakoian konfidantza osoa dugu, hau dena hala izan dedin. Honela, ateak irekirik daude feminismoaren edota emakumearen mundu honetan murgildu nahi duen edonorentzat. Honela, beste urte askotan jarraitzeko esperantza eta gogoa dugu, oraindik asko baitago borrokatzeko

1 comentario:

MEDEAK dijo...

Kaixo Herne!!!!
Ze emozionantea!!!Herne blogarekin!!!!esas kanpeonassssssssss!!!!! oso arro gaude zuekin, snif snif snif!!! musuak milaka!!!!