sábado, 21 de abril de 2007

Sagardotegi garaian eraso sexistarik ez!

JAI GIROAN ERE, EMAKUMEON AURKAKO ERASORIK EZ!!!






2007. urteko sagardotegi tenporada hasi zenetik, Euskal Herrian tradizio bihurtu den zitarekin bat egiten dute hainbat eta hainbat herritarrek inguru hauetan, kupelen bueltan barrenak berotu eta jaiari hasiera ematera. Komunikabideetatik jasotzen dugun mezua alaia da; bertaratzeko gonbitea egiten digute Euskal Herrian hain preziatua den sagardoa dastatzera, era errespontsablean edatera, jai giroa gozatzera...
Baina, zein da errealitatea?

Emakumeon kontrako erasoak areagotu egiten direla eremu hauetan. Inpunitate eta eskubide osoz sentitzen dira hainbat gizon emakumearekin nahi duten moduan jokatzeko. Emakumeok jai giro hauetara ondo pasatzera bagatoz ere aurrez aurre topatzen duguna bestelakoa da: Babosoak gerturatzen zaizkigu, begirada lizunaz biluzten gaituzte, irainduak izaten gara, baimenik gabe ikutzen gaituzte; begiradaz, ukimenez eta hitzez ERASOTUAK izaten gara... Jarrera sexista guzti hauek jasaten ditugu.

ASKI DA!!! Emakumeok ez gaude prest horrelako egoerak onartzeko!! Askatasun osoz bizi nahi ditugu jaiak eta emakumeon eskubideak errespeta daitezen exijitzen dugu. Ondo pasatzeko, ligatzeko, jaiaz disfrutatzeko...eskubidea baitugu, bai eta bortxarik gabe, indarkeriarik gabe, derrigortu gabe, behartu gabe, gogorkeriarik gabe, hertsapenik gabe, beldurtu gabe BIZITZEKO!!

Guzrion ardura da jai giro parekideaz gozatzea, herritarroi interpelatzeko eskaera egiten diegu eta edozein erasoen aurrean erantzun firme eta gogor bat ematea, Euskal Herrian emakumea errespetatzen ez dutenentzat ez dago tokirik!!!

No hay comentarios: