sábado, 16 de junio de 2007

Dozena erdi bat neska mutil, 3 lesbiana eta metro karratu gutxiegi...

Atzo Egiako Gazte Lekura joan ginen Herneko hiru. Asuntoa, bertako neska mutilekin (12-13 urte) sexu-aniztasuna lantzen ari diren hilabete honetan, lesbianismoaz hitz egitea zen.

Herne: Galdetu nahi dezutena e?

(Ixiltasuna)

H: Ezagutzen dezute lesbianarik?
Neska-Mutilak: Ez...
H: Bat ere ez?? EGIAN?
N-M: Ez...

N-M: Zuek ezagutzen dezute baten bat?
H: Gu lesbianak gara.

(Zurrumurruak, ahopeka gauzatxoak, belarrira jakin zazu zer)

Eta beno, ea "nola egiten genun", edo "bibradorerik bagenun" eta gure arteko demostrazio bat eskatzeaz gain, galdera oso interesgarriak egin zizkiguten, nola dakizu lesbiana zaren? etxean badakite? Nola dakizu besteak lesbianak diren...?

Eta guk zuhur eta kontuz, enkasilazioak alde batera utzita, ahal den moduan saiatu ginen, extralurtasunez bustitako lesbianismo hau lurreratzen. Oso ondo pasa genuen eta egia esan oso esperientzia interesgarria izan zan, ze ume harritu eta kurioso horien atzean gure buruak ikusten genituen duela 6 bat urte. Puta idearik gabe. Interesgarria izan zen, eta aberasgarria, zer pentsatu ematen duena. Beraz eskerrikasko Gazte Lekuari, Joxepari, eta bertako ume guztiei.

Momento-denuncia: Lotsagarria da, en este mencionado s.XXI, haurrek, heterosexualimoari, sexuari... buruz hainbeste dakiten umeek lesbianismoa gauza ezezagun eta hurrutiko bat bailitzan ikustea. Eta lotsagarria da, gaur egun oraindik, 12 urteetatik bikotea edo maitea duzun adin horretatik, hainbeste urte pasa behar izatea "armariotik behingoz ateratzeko". Lotsagarria 18 urterekin zure bizitza soziala, lagunartea, etxea eta zure ezagutzak nahikoa direnean, eta segurtasun osoa duzunean soilik pausua ematea, eta zergaitik ezin lezake 13 urteko neska batek neskalaguna eduki, normaltasun osoz? Ez dutelako ezagutzen. Uffff. zenbat bide egiteke...


MENOS EDUCACIÓN SEXUAL PREVENTIVA,

MÁS EDUCACIÓN SEXUAL PLURAL!!!

6 comentarios:

Oihana eta Maddi dijo...

Aupa!
Zuek atzo izandako esperientzia hori irakurri det ta ez naiz batere harritu. Zoritxarrez gizarte onetan oraindik ere lesbiana izatea ez dago ondo ikusia. Akaso delitu al da ba?? Zergatik jasan behar dira jendearen begiratu eta komentarioak? Ez dago eskubiderik.

Bakoitzak egin dezala nahi duena bere sexuarekin eta goza dezala!!!!

Oihana

La ChURNi dijo...

Una vez mas alimentado a la juventud!! y mas a los jovenes de mi barrio para que no me miren sorprendidos!!jaja!! lotsagarria da benetan. y mas en esa edad q la educacion sexual es importantisima, que estan creciendo y conociendose ellos mismos y entre ellos!! zorionak guapis por esa gran aportacion!! muaaa. ESTI

arratetxo dijo...

Pentsatzen jarrita, hitzaldi horrek edozein adinetan zer pentsatua emango lioke bati baina gehiagori. Ah ez! zorioenkoak munduaren konzientzia hartu ez duten haur horiek:
- Nerea, zuk ba al duzu nobiorik? galdetzen dio amak. (nereak 3 urte ditu)
- bai - lasai asko erantzuten dio
- eta nola izena du?
- ba.. Amets
- baina amets ez al da neska?
- ez dakit, baina nere nobioa da

Datorren ikasturterako serio zeozer prestatuko degu :) gu prest

MEDEAK dijo...

Herne esaten dezuna oso gertukoa egin zait, hau da , lesbianak eta kontzientzia dugunok beti bizi izan degu horrelako esperientizaren bat.
Alde batetik, zuretzat egunerokotasunean bizi duzuna, gizarte heterosexistarentzat "arraro" edo "anormala" da.
Beno esan beharko diogu gizarte honi ez dugula normalak izan nahi hori heteresexualitatearen inposaketa suposatzen badu.
Gora lesbianon borrroka!!!!!!!

Anónimo dijo...

kaixo:
Argi dagoena da sexualitateak gaur egun tabu bat izaten jarraitzen duela eta nesken artean haratago,izan ere,gure artean ere feminismo kutsatuaren ondorioak egunerokotasunean agertzen direla kontutan izanik guzti honen lanketa sakona egiteke dagoela ikusten da eta horrekin batera baita nesken arteko harremanak ere..baina aurrea!!!!!!!!Honen inguruko lanketa guztiak onak dira ta!!!
muxu1.

Anónimo dijo...

aupa!
gustora herne-herne irakurri det kontatutakoa!
fijo nesk-mutil hoiek zuekin konpartitutakoaz asko gogoratuko direla!
gran labor zuena!
muxuk