miércoles, 5 de septiembre de 2007

iraila eta inkestaren erantzunak

Bueno, konturatuko ziñeten denbora batez inkesta edo galdeketatxo bat izan dugula blogean. "Zer gai landu behar lituzke Hernek Hernanin?" zioen galdeketak.
Iraila da, eta Corte Inglesa bezela, gu ere, volver a empezar...



Erantzunak interpretatzeko modu asko daudelako, ez diogu kasurik egingo eta nahi duguna egingo dugu. Ezetz... broma da. Ziberbisitek aukeratu dute, gehien bat Lesbianismoa landu beharko genukeela, eta oso ados gaude, baina oso jarraian Neska gazteekin feminismoa gehiago landu behar genukeela ikus dezakegu... beraz lesbianismoa lan dezakegu neska gazteekin (fusio ona ezta?).



Hala ere garrantzia eman nahi diogu transexualitateari (3. postuan), eta landu landuko dugula aurreratzen dugu. Eta noski gure bidearen hastapen eta bukaezina den gaueko erasoen (sagardotegi garaia baita ere) gaia ere.


Berdintasuna da beste bozkatu bat... Beno honi berdintasuna zehazki zer den erantzuten dakigun egunean ekingo diogu agian...


Aurreratuko dizkizuegu geure egitasmoak. Eskarrikasko botatu dezuten guztioi!!

Eta bai... HERNEKO KOMANDOA AURRERA DOA!!!!

4 comentarios:

lasartearrosa! dijo...

jo ze inbidia...

nik zelula autonomoakin konformatu ber det ta komandoakin amets egin...

baina egunen baten... egunen baten jaioko da gender gu(a/e)rrilla jejeje

ba animo asko astera doan ikasturte berrirako!

(zeozertan laguntzerik badet esan k super pozik lagundukoizuet)

muxuak maitasunaren barrikadatik jeje

MEDEAK dijo...

Dirudienenz, jendeak Herne bizi mantentzeko gogoak ditu eta gianera haibnbat gai jorratuz.
Gero Hernek bere askatasuna du nahi duen gaia lantzeko dena den ondo dago jakiteak zer nahi duen jendeak...
Ba beno lanean hasi beharko gara/zarete!!!!
Badkizute Medeakekoek beti ere gertu gaudela!!!!
Muxxu haundi bat y que se os echa de menos!!!!!

Anónimo dijo...

Ondo iruditzen zait lesbianismoa, berdintasuna,feminismoa eta transexualitatea bezalako gaiak lantzea.

Baina huts garrantzitsuago bat nabari dut, gizarteak ezkutatu edo estali dizkigun kaleetan;


non neska gazte askok mutilik ez badute, zoriontsu izan ez daitezkeela sentitzen duten, non
gizarteak ahultzen dizkigun balore propio eta intimoetan antsietate guztia komunetik behera botatzen duten, non emea den norberak gizartean norabidea galtzen duenean hezurrezko jantzietan pairatzen duen, janaririk jan gabe, besteon begientzako gustoko izateko gaxotasun kromatiko hori.

Ez naiz Herne taldeko partaidea, ez dakit irekia ala itxia den gune hau,
baina agian arazo hauek zuek landu eta beranduago ikastoletan jorratzen hasiko bazinate, sexualitatearekin egiten duten bezalaxe, lagungarri izan liteke neskak hausnarketa bat egiteko euren muga eta ahalen araberako lur eremu horretan. Pixkanaka pentsa moldeak eraldatuz joateko eta ohartzeko, ez dugula inor ondoan behar zerbait izateko, zoriontasuna topatzeko, bakoitza bere buruaren jabe izateko eta iritzi bat izateko.
Ez dakit, Hernaniko kaleetan geroz eta nerabe argalagoak ikusten ditut, azalekoa den arazo berberarekin.

Pixkanaka habian jartzen joan daitekeen proposamen bat da soilik. ;)

Anónimo dijo...

ei Herne!!!

Bada ordua bloga eguneratzeko eeee? ;D