miércoles, 5 de septiembre de 2007

iraila eta inkestaren erantzunak

Bueno, konturatuko ziñeten denbora batez inkesta edo galdeketatxo bat izan dugula blogean. "Zer gai landu behar lituzke Hernek Hernanin?" zioen galdeketak.
Iraila da, eta Corte Inglesa bezela, gu ere, volver a empezar...



Erantzunak interpretatzeko modu asko daudelako, ez diogu kasurik egingo eta nahi duguna egingo dugu. Ezetz... broma da. Ziberbisitek aukeratu dute, gehien bat Lesbianismoa landu beharko genukeela, eta oso ados gaude, baina oso jarraian Neska gazteekin feminismoa gehiago landu behar genukeela ikus dezakegu... beraz lesbianismoa lan dezakegu neska gazteekin (fusio ona ezta?).



Hala ere garrantzia eman nahi diogu transexualitateari (3. postuan), eta landu landuko dugula aurreratzen dugu. Eta noski gure bidearen hastapen eta bukaezina den gaueko erasoen (sagardotegi garaia baita ere) gaia ere.


Berdintasuna da beste bozkatu bat... Beno honi berdintasuna zehazki zer den erantzuten dakigun egunean ekingo diogu agian...


Aurreratuko dizkizuegu geure egitasmoak. Eskarrikasko botatu dezuten guztioi!!

Eta bai... HERNEKO KOMANDOA AURRERA DOA!!!!