viernes, 15 de febrero de 2008

Bihar Iruñara!


ABORTATZEKO ESKUBIDEAREN ALDE KALERA!!

EMAKUMEONA DA ERABAKIA



Berriz ere kalera irten eta espazio publikoa berreskuratu dugu. Aspalditik datorkigun eskubidea da, beronen defentsa gure taldeen oinarrian dago: abortua libre eta doan.

Abagune honetan, non 2.000 emakumetik goraren bizi pribatuaren aurkako eraso polizial eta errepresiboa ematen ari den. Emakumeok eskubiderik oinarrizkoena, norbanakoaren gorputza kontrolatzekoa, praktikan jartzeko pasa dira kliniketatik.

1985ean onartutako Legearen aplikazio zehatza eta hitzemandako honen moldaketa atzeratzeko gobernutik egiten ari diren maniobrak SALATZEN DITUGU. Abortua delitu bezala mantentzen jarraitzeak mugatua bihurtzen du, baina ez honek bakarrik. Hiru balizko arrazoien praktika ere, dohainik eta emakumeontzat garantia guztiekin, gero eta zailagoa da aplikatzen zentro publikoetan.

Emakumeon eskubide sexual eta erreproduktiboak ezabatu eta zapalduak izan dira eskukada bat boto eta soldata handiz hornitutako besaulki batzuengatik. Eliza katolikoak, era erasokor eta inkisitorialean, berriz ere eskenatoki elektorala estutzen du gure bizietan muturrak sartuaz, askatasunen deuseztapenerako argumentuak erabiliaz.

Ez da emakumeon eskubideak beteak izango direla ziurtatzen. Aitzitik, HNEak ez dira zentro publikoetan praktikatzen; ez da doan; oztopo mediko eta juridikoen lasterketa bat da; eta, azkenean, guardia zibilaren eskutik emakume eta profesionalak atxilotuaz amaitzen den tranpa maltzur bat izaten amaitzen du.

Basauriko epaiketa ospetsua dugu gogoan Euskal Herrian, non jendarte osoa mobilizatu eta abortuaren zatitako despenalizazioarekin amaitu zen. Diktadura frankistaren hondarrak zirela pentsatu nahi genuen. Bere ondorengoek emakumeon eskubideen aurka egiten duen jendarte kontseraboreena bere egin dutela egiaztatu da orain.

Oraindik orain, lege berriarekin ikusi dugu nola abortu gehienak klinika pribatuetan egiten diren. Zentro publikoetako analisi eta informe medikuen bide luze eta zailak emakumeak asistentzia azkar eta egokiagoaren bila zuzentzen ditu. Zentroetako profesionalen gain, berriz, botere judizial eta polizialaren mehatxu konstantea eta legea hausten ari diren etengabeko ustea dago.

Nafarroan are okerragoa da egoera. UPNren gobernua, PSN-PSOEren laguntzaz, legearen aplikazioa oztopatzen ari da eta egungo estatuko legislazioa ez du betetzen.

HEMEN EZIN DA ABORTATU.

HEMEN, OSASUNGINTZA PUBLIKOA KLASE MEDIKO ATZERAKOIENAREN PLAZA PROPIOA DA.

HEMEN EZ DIRA EMAKUMEON ESKUBIDEAK ERRESPETATZEN.

HEMEN GIZA ESKUBIDEAK URRATZEN DIRA.

EUSKAL HERRIAN EMAKUMEOK EZIN DUGU GURE GORPUTZARI BURUZKO ERABAKIRIK HARTU, ABORTUA EZ DA EZ LIBREA EZ DOAN.

Ez gara isilduko. Ez gaituzte isilduko. Kalera batera eta aldarrikatzaile irten gara UPNren gobernuaren praktika legeausleak salatzeko. Gogoz kontrako haurdunaldiak gutxituko dituen sexu hezkuntza eta orientazio programen falta salatzeko. Familia harreman eredu heterosexualaren inposaketa salatzeko. Botere judiziala eta etxe zein klinika pribatuetara sartuz erabiltzaileen historia eta biziak bahitzen dituen polizia salatzeko. Ez garela promesa elektoralen bidez engainatzen utziko abisatzeko: Abortua libre eta doan orain!!!! Gu erditzen gara, guk erabakitzen.



ABORTATZEKO ESKUBIDEAREN ALDE KALERA!!

LAS MUJERES DECIDIMOS.

De nuevo salimos a la calle y recuperamos el espacio público, para reivindicar un derecho que nos viene de lejos y cuya defensa está en la base de nuestros grupos: aborto libre y gratuito.

En estos momentos, en los que se ha producido un asalto policial y represivo contra la vida privada de más de 2.000 mujeres que han pasado por las clínicas para ejercer su derecho más elemental, como es el del control de su cuerpo,

DENUNCIAMOS las maniobras gubernamentales para dilatar la aplicación escrupulosa de la Ley aprobada en el año 1985 y la prometida modificación de la misma. No solamente resulta limitada, por seguir manteniendo el derecho al aborto como un delito, sino que la práctica de los tres supuestos resulta cada vez más difícil de realizarse en los centros públicos, de forma gratuita y con garantías totales para las mujeres. Sólo por un puñado de votos y unos cuantos sillones con sus prebendas, suponemos que sustanciosas, los derechos sexuales y reproductivos de las mujeres se han visto conculcados y pisoteados. La Iglesia católica, de forma beligerante e inquisitorial, presiona nuevamente en el escenario electoral entrometiéndose en nuestras vidas con sus argumentos negadores de las libertades. Lejos de garantizar los derechos de las mujeres, la práctica de las IVEs, no se está realizando en los centros públicos; no resulta gratuita; es una carrera de obstáculos médicos y judiciales; y, finalmente, resulta una trampa maldita que termina deteniendo a mujeres y a profesionales por parte de la guardia civil.

En Euskal Herria recordamos especialmente aquel famoso juicio de Basauri que movilizó a toda la sociedad y culminó con la despenalización parcial del aborto. Queríamos pensar que eran residuos de la Dictadura franquista. Ahora se ha demostrado que sus herederos han hecho suyo el legado de esa sociedad conservadora que pugna en contra de los derechos de las mujeres.

Aún ahora, con la legislación observamos cómo la mayoría de los abortos se realizan en las clínicas privadas, pues un largo y tortuoso camino de análisis e informes médicos en los centros públicos lleva a la mayoría de las mujeres a acudir directamente a una asistencia más rápida y eficaz. Sobre el personal profesional de estos centros, pende además la amenaza constante del poder judicial y policial y la sospecha permanente de que están delinquiendo.

En Nafarroa, si cabe, la situación es más sangrienta. Un gobierno de UPN, apoyado por el PSN-PSOE, obstaculiza la aplicación de la ley e incumple de plano la legislación estatal vigente.

AQUÍ NO SE PUEDE ABORTAR.

AQUÍ LA SANIDAD PÚBLICA ES EL PARTICULAR PATIO DE LA CLASE MÉDICA MÁS REACCIONARIA.

AQUÍ NO SE RESPETAN LOS DERECHOS DE LAS MUJERES.

AQUÍ SE VIOLAN LOS DERECHOS HUMANOS.

EN EUSKAL HERRIA LOS MUJERES NO PODEMOS DECIDIR SOBRE NUESTROS CUERPOS, EL ABORTO NO ES LIBRE NI GRATUITO.


Nosotras no callamos. A nosotras no nos callarán. Salimos a la calle unidas y reivindicativas, para denunciar las prácticas prevaricadoras del gobierno de UPN. Para denunciar la falta de programas educación y orientación sexual desde los centros públicos, que impidan los embarazos no deseados. Para denunciar la imposición de un modelo de relación familiar heterosexual. Para denunciar igualmente a un poder judicial y a su policía que se dedica a allanar viviendas particulares y clínicas privadas secuestrando las historias y las vidas de las usuarias. Para avisar que no nos dejamos engañar con las promesitas electorales: Aborto libre y gratuito ya!!!!. Nosotras parimos, nosotras decidimos.


Abortatoaren aldeko Iruñeako Batzordea, Alsatsuko Feministak, Amalatz, Arabako Emakumeen Asanblada, Argitan, Basauriko Emakume Taldea, Bizkaiko Emakumeen Asanblada, Emakume Internazionalistak, Ermuko Asanblada,Euskal herriko Bilgune Feminista, Herne, Lanbroa, Medeak, Ondarruko Emakume Taldea, Plazandreok, 7menos20.

3 comentarios:

Rita dijo...

Bueno bueno bueno...hauteskundeen data jarri zuten egunean nituen asmo guztiak kunplitu direla argi dau...komo no!!!???Orain ere patriarkatuan estrategiaren ondorioak...kasualidadea al da martxoak 9n jarri beharra???Ez dute berehalakoan emakumeen ahotsa isiltzea lortuko..ni jornada de reflexion matxista ni ostias!!!Iruñako manifaren ilegalizazioaren aurrean kañaaaaa!!...y nos hablan de la kasi igualdad...ufff...,suaaaaaa!!!

Kattalintxo dijo...

ya te digooooooooooo!!!!!!!

kaguen tooooooooo!!!!

patriarkatua eta falokrazia bere osotasunean ikusi ahal izan genun iruñan...
kasuen...

TV Digital dijo...

Hello. This post is likeable, and your blog is very interesting, congratulations :-). I will add in my blogroll =). If possible gives a last there on my blog, it is about the TV Digital, I hope you enjoy. The address is http://tv-digital-brasil.blogspot.com. A hug.