martes, 15 de mayo de 2007

Badator Topafesta Feminista!!






Badator...


TOPA FESTA FEMINISTA!!

-Ekainak 9 Hernanin-


HERNEren bigarren urteaurrena dela eta, guk geu prestatu dugu "Topafesta Feminista"!!!

Goizetik hasita, erakusketak, mahai inguruak (Herne, Medeak,
Pripublikarrak...), + lunch bat, Plácida Yeyé DJak giroa animatuz.

Gauean, Kontzertuak, ANIA, Las Putass del Mistol, PAULA (Hip Hop) eta Aluaren Algara!!!

Eta amaitu arte... DJak! DJ Momotombo eta DJ Lorena!!!!




ANIMATU!!!





miércoles, 2 de mayo de 2007

AMAIA-AIMAR ELOSEGI ANSA



Amaia-Aimar gogoan zaitugu, ez zaitugu ahaztuko eta zure borroka jarraituko dugu.


Bihotzez, betiko.


Transfobiak hiltzen du!!


sábado, 21 de abril de 2007

Sagardotegi garaian eraso sexistarik ez!

JAI GIROAN ERE, EMAKUMEON AURKAKO ERASORIK EZ!!!






2007. urteko sagardotegi tenporada hasi zenetik, Euskal Herrian tradizio bihurtu den zitarekin bat egiten dute hainbat eta hainbat herritarrek inguru hauetan, kupelen bueltan barrenak berotu eta jaiari hasiera ematera. Komunikabideetatik jasotzen dugun mezua alaia da; bertaratzeko gonbitea egiten digute Euskal Herrian hain preziatua den sagardoa dastatzera, era errespontsablean edatera, jai giroa gozatzera...
Baina, zein da errealitatea?

Emakumeon kontrako erasoak areagotu egiten direla eremu hauetan. Inpunitate eta eskubide osoz sentitzen dira hainbat gizon emakumearekin nahi duten moduan jokatzeko. Emakumeok jai giro hauetara ondo pasatzera bagatoz ere aurrez aurre topatzen duguna bestelakoa da: Babosoak gerturatzen zaizkigu, begirada lizunaz biluzten gaituzte, irainduak izaten gara, baimenik gabe ikutzen gaituzte; begiradaz, ukimenez eta hitzez ERASOTUAK izaten gara... Jarrera sexista guzti hauek jasaten ditugu.

ASKI DA!!! Emakumeok ez gaude prest horrelako egoerak onartzeko!! Askatasun osoz bizi nahi ditugu jaiak eta emakumeon eskubideak errespeta daitezen exijitzen dugu. Ondo pasatzeko, ligatzeko, jaiaz disfrutatzeko...eskubidea baitugu, bai eta bortxarik gabe, indarkeriarik gabe, derrigortu gabe, behartu gabe, gogorkeriarik gabe, hertsapenik gabe, beldurtu gabe BIZITZEKO!!

Guzrion ardura da jai giro parekideaz gozatzea, herritarroi interpelatzeko eskaera egiten diegu eta edozein erasoen aurrean erantzun firme eta gogor bat ematea, Euskal Herrian emakumea errespetatzen ez dutenentzat ez dago tokirik!!!

viernes, 6 de abril de 2007

Gure gauzak...

Gauza desberdin asko egin ditugu 2 urte hauetan, haien artean, gaueko eraso sexistak salatzea izan da gure helburuetako bat, baita ere, emakumeon presentzia errebindikatu dugu, komunikabideetan, hezkuntzan...




Argazkitxo batzuk...

















jueves, 29 de marzo de 2007

Herne Neska Taldea sortu zen



Duela pare baturte inguru, neska talde batek askotan aukerarik izan ez genuen gaien inguruan mintzatzeko aukeraren aurrean topo egin genuen. Hasiera batean, edozein emakumek egoera anitzen aurrean sentitzen genituen sentsazio eta inpresioak ziren hizketaldien gai nagusi, eta ohartu ginen sentsazio eta sentimendu horiek ez zirela kasualitatea, behin eta berriz errepikatzen baitziren. Honela, gai guzti horiek eta errealitate ixildu hori plazaratzeko eta lantzeko beharra ikusi genuen. Honela hasi zen HERNE Neska Taldearen ibilbidea, non “Gure burua askatuz, feminismoan murgilduz” kanpainiarekin hasiera eman genion.



Honen ondoren, geure esperientzia eta gai guzti horien gainean eduki eta oinarri bat sortzearren, ez ginen neska talde soil bat, feminista konzientzia hartu genuen, geure ustetan horrek biltzen baitzuen geure galdera eta ezinegonen erantzun eta arrazoia.



Honela, urte hauetan zehar, tailer, hitzaldi, bideoforum, manifestaldi, performance... eta abar luze batzuen bidez lanean aritu gara, feminismoa ezagutuz, errealitatea ikusten saiatuz, gai anitz asko landuz, eta esperientzia pertsonal eta talde esperientziaz gain, askozaz ere garrantzitsuagoa den zerbait lortu dugulakoan gaude: geure ahotsak plazaratzea, Hernanin emakume gazteen kezkak adieraztea, gai asko herri mailan ikustaraztea (emakumeen aurkako gaueko erasoak, tratu txarrak, diskriminazioa...) eta neska talde aktibo bat sortzea.


Eta ez gara geldituko!!


GORA EMAKUMEON BORROKA!!



Guzti honek, aurrera jarraitzeko irrika piztu digu, nahiz eta beti ez dugun babesik jaso, Herne neska taldeak bizirik dirau eta dirauko du, feminismoa eta emakumeon eskubideak defendatuz, berdintasunaren bidean, eta Hernani herriaren kontzientzia eta izakera aurrerakoian konfidantza osoa dugu, hau dena hala izan dedin. Honela, ateak irekirik daude feminismoaren edota emakumearen mundu honetan murgildu nahi duen edonorentzat. Honela, beste urte askotan jarraitzeko esperantza eta gogoa dugu, oraindik asko baitago borrokatzeko